Monthly Archives: apirila 2012

AURKEZPENAK: ANTSIETATEA GAINDITZEN

Estandarra

Atzo gelakideen lehenengo aurkezpenak izan genituen. Hasi aurretik urduritasuna zen nabari, ebaluazio irizpideak adosten ibili ginen gelan eta horrek antsietatea sortzen digu beti…
Lehenengo taldeak Haur Hezkuntzan teknologien erabilpenei buruzko lana aurkeztu zigun: gaur egungo errealitatea erakutsi ziguten, irakasle ezberdinek teknologia berrien erabilpenari buruz dituzten eritziak, oso ezberdinak beraien artean. Zera ondorioztatu genuen: teknologia berrien erabilpenaren ulerketa zabaldu behar dugula: haurrek erabiltzea ezezik, irakasleek beraien arteko erlazioa eta baita gurasoekiko harremana sakontzeko erabil daitekeela ohartu behar gara. Argigarria!
Bigarren taldeak beraien teknografia aurkeztu ziguten, irakasleek beti buruan izan behar ditugun premisak (MAITAKORTASUNA,M ULERKORTASUNA) eta guk haurtzaro eta gaztaroan izandako esperientziek norainoko eragina izan duten guregan. Unkigarria!
Hirugarren taldeak kurtso hasieran talde bakoitzak bere gain detektatutako erresistentzia eta baloreak gogorarazi zizkigun, antzezlan polit baten bidez. Honek erresistentziak gainditu ditugula ohartarazteko aukera eman digu. Baikorra!
Hirurak lan bikainak izan dira, eta zer esanik ez teknologiaren erabileran eman dituzten aurrerapausoei buruz! Zorionak denei!
                     ANTSIETATEA
                     BAIKORTASUNA
                     UNKIKORTASUNA
                     ARGITASUNA

Oporrak amaitzear

Estandarra

Oporren azken eguna. Bihar berriro unibertsitatera.

Oporren aurretik lan banaketa egin genuen taldekideen artean, 30ko

aurkezpena prestatzeko asmoz. Ideiak argi ditugu, ea klasekideei ondo

azaltzen asmatzen dugun.

Oporrek burua lasaitzeko, argitzeko eta ideiak ordenatzeko balio izan

digute. Bihar berriro elkartu eta lanari ekingo diogu.

null

ATSEDENA

INDARRA HARTU

IDEIAK ORDENATU

AURRERA

Urrats bat gehiago

Estandarra

TICen erabilpenari buruz hitz egiten ibili gara gaurko klasean. Lana egiteko aukeratu dugun gaiarekin

lotura zuzena dauka. Oso interesgarria iruditu zaigu Manuel Areak azaldutakoa, gure lana prestatzeko bilatutako informaziorekin harreman estua dauka eta.

IKTak hezkuntzan erabiltzearen helburua konpetentzia digitala lantzea da. Baina zer da zehazki konpetentzia digitala?

– Informazioa bilatzeko eta aukeratzeko gaitasuna.

– Informazio hori ezagutza bihurtzen jakitea  (arazoak planteatu, analizatu eta informazioa era esanguratsu batean interpretatu).

– Espresatzen eta informazioa zabaltzen jakitea. Dokumentuak sortzeko gaitasuna.

– Baloreak lantzea, hau da, informazioa era etiko eta demokratiko baten erabiltzea.

Irakaskuntza beste modu baten ulertzeko beharra azpimarratzen du Manuel Areak:

– Ekintzaren bidez ikasi behar da

– Metodologia konstruktibista baten oinarrituz.

– Talde lana bultzatuz.

– Euskarri ezberdinak erabiliz (analogikoak eta digitalak)

Teoriarekin denok ados gaudela uste dugu, baina praktika oso bestelakoa da. Teoriatik praktikara pasatzeak

ahalegin berezi bat egitea eskatzen digu. Burua zabaldu behar dugu. Gure aurreiritzi eta beldurrak uxatu behar

ditugu. Sormenari bidea zabaldu. Eta ausartu egin behar gara.

Ikaratzen gaituen pausu hori ematen saiatu behar gara. Behin lehenengo urrats hori eginda errazago
etorriko baitira besteak.

AUSARDIA
ZALANTZAK
AURRERAPAUSOA
ELKARLANA