Tag Archives: Bertan goxo!

aurrerago eta goxoago!

Estandarra

Aste hontako egunetan bizi izan ditudan hitzak dira: Urduritasuna, impazientzia, exigentzia, azalpena, praktika, kontruktibismoa.

Teknologia berriak eta haur hezkuntza ikasgaiaren bigarren egunean, Alaitzek (irakasleak) bakoitzak norbere burua aztertu eta ikasgai honek sorrarazten zizkugun sentsazioen artean oztopo bat eta oztopo gainditzen lagun gaitzakeen indarra identifikatzea eskatu zigun. Nik oztopoen artean hainbat nituen azpimarratuta, denak berdin antzekoak, eta bat aukeratzearren DESKONFIANTZA aukeratu nuen; indarren artean, alidz, POZTASUNA. Taldekideekin hausnarketatxo hori konpartitzean, besteok antzeko sentsazioak aukeratu zituztela ohartu nintzen.

Egun horretatik aste batzuk pasa dira jada, eta abstraktuki identifikatu genituen “hitz” horiek errealitatera jeitsi direla konprobatu genuen azkeneko klasean. 3 urte daramatzagu kontruktibismoari buruz hitz egiten, teoriak ikasten, artikuluak irakurtzen, lanak egiten…. baina nik pertsonalki, 30 urte jarrera pasibo batetik memorizatzen. Konstruktibismoa praktikan bizitzen dudan lehen aldia da eta kontuak egiterakoan, argi dago deskonfiantza eta inpazientziaren jatorria non dagoen. Ez daukagu teoria totxorik, ez ariketa libururik, …. beraz, ez gabiltza ikasten…? Denbora pasa ari gara ordenagailu aurrean…? Geure burua justifikatzeko edota besteen aurrean justifikatzeko behar dugu teoria mordo hori?

Beharbada ikasgaiaren lehenengo klasean test bat betetu behar izango genuke: “badakizu blog-a zer den? gai zara blog bat sortzeko? gai zara blogean idatzi, bideoak igo,….egiteko? urduritasuna sortzen dizu hori egin beharrak?….. ” . Aste batzugarrenean test bera betetu eta ziur aski, gutariko askorentzako erantzunak ezberdinak lirateke, eta hor genuke gure “ikaste prozesuaren” froga onena.

Irakurtzen ari naizen liburuan esaldi oso interesgarri ugari datoz; gaur bat aukeratu dut, bizi filosofia moduan hartzeko modukoa baita, zoriontsu izan nahi badugu behintzat…:

“Los niños no tienen ni pasado ni futuro, por eso gozan del presente, cosa que rara vez ocurre con nosotros”. Jean de la Bruyère.

Horrekin batera, nire alabaren lotarako ipuinetik ataratako ipuina:

BERTAN GOXO!

Antzina-antzina, gauza guztiek omen zekiten hizketan. Behiek, ardiak eta animalia guztiek hitz egiten zuten, eta baita belarrek eta zuhaitzek ere.

Aspaldiko garai haietan, aridak ez ziren omen ibiltzen artzain baten esanetara.beren kasa ibiltzen omen zirn mendian.

Behin joan ziren ardiak larrera, hasi ziren belarra jaten, eta orduan belarrak esan omen zien:

–          Aurrera eta goxoago! Aurrera eta goxoago!

Eta ardiak aurrerago joan ziren, han belar gozoagoa aurkituko zutelakoan. Hasi ziren han belarra jaten, eta belarrak ostera ere:

–          Aurrerago eta goxoago! Aurrerago eta goxoago!

Eta ardiak egun osoan aurrera joan eta joan ibili ziren, belar izpi bakar bat jan gabe.

Ardiak estu eta larri zebiltzaten, ez zutelako ezer jan.

Ilunabarrean gizon batekin egin zuten topo ardiek. Eta gizonak esan zien:

–          Zer?, nahiko belar jan al duzue?

–          Bai zera! – erantzun zioten ardiek – egun osoan ez dugu ezer jan.

–          Eta hori zergatik? – galdetu zien gizonak harrituta.

–          Baaaa, jaten hasten ginen bakoitzean belarrak “aurrera eta goxoago! Aurrera eta goxoago!” esaten zigulako, eta gu aurrera joan eta joan ibili gara, ezertxo ere jan gabe.

Gizonak barre egin zuen eta hala esan zien ardiei:

–          Ez zarete tonto makalak! Hurrena belarrak hori esaten dizuenean, zuek honela erantzun:  “Bertan goxo! Bertan goxo!”, eta hantxe gelditu nahikoa jan arte.

 

Herri ipuina, Mitxel Muruak moldatuta (“egizu lo, lotarako ipuinak, Elkar argitaletxea)