Aurkezpenen bigarren eguna

Estandarra

Gaurkoan hiru talde bikain izan ditugu, Haur Hezkuntza Bilbo, Lau mila kolore eta Kuxkuzeatuz. Hiru taldeek lan handia egin dute eta aurkezpenak horren isla izan dira.

Lehenengo taldeak, Haur Hezkuntza Bilbok, taldearen teknografia aurkeztu digu. Janire, Libe eta Itzalen bizitzako gertaera, sentimendu eta pasadizoak gogoraraziz eta etorkizunerako irakasle identitaea eraiki nahian. Bideoa polita izan da eta egindako muntaia eta irudi eta musikaren konbinaketa bikaina izan da. Gure partehartzea ere bilatu dute eta talde bakoitzari irakasle identitateak sorrarazten dion sentimendua plazaratzea eskatu digute.

Bigarren taldeak, Lau mila kolorek, irakaslearen konpetentziak gaia jorratu du. Egia esan oso gai teorikoa zuten eskuartean baina oso modu originala bilatu dute gaia aurkezteko, azalpen teoriko luzeetan ez erortzeko eta kreatibitatea askatzeko. “Quien quiere ser millonario” telebista programaren formatoa erabili dute IKTen hezkuntza erabilera azaltzeko. Estrategia dibertigarria, ludikoa eta entretenigarria, benetan originala! Lan handia egin dutela iruditu zaigu eta ondorioz emaitza oso positiboa izan da.

Azken taldeak, Kuxkuzeatuz, eskola 2.0 gaia jorratu du. Hain zuzen ere, gelen digitazilizazio prozesuarekiko apostua. Gai teorikoa guztiz eta aurkezpena ere hala izan da, nahiko teorikoa. Eskoa 2.0 zertan datza hitz egin ostean, bai Haur Hezkuntza nahiz Lehen eta Bigarren Hezkuntzan erabiltzen diren esperientzia eta baliabide digital ugari aurkeztu eta azaldu dizkigute; blogak, asmakilo, eTwinning, story jumper… gero etorkizuneko praktikan oso baliagarriak izan ditzazkegunak. Gaia interesgarria iruditu zaigu nahiz eta teorikoegia izan. Baina gelan erabiltzeko eta gure esperientziak beste batzuekin elkarbanatzeko baliabide ugari proposatu dizkigute, gelatan esperientzia berritzaileen alde egiteko apostua.

Utzi iruzkina