Tag Archives: gaizkiulertzeak

Gaizki ulertzeak

Bideoa

Bideoan gaizki ulertze batek ekar ditzazkeen ondorioak ikusten ditugu. Bideoa barregarria izan daiteke, telebistako anuntzio baten itxura baitu, baina bideoaren mamia errealitatera eramanda, maiz ez da horren barrengarria izanen. Bideoan lan ingurunean gaizki ulertzeak dakartzan istripuei buruz hausnartzen da, baina Hezkuntzan ere gertatzen dira horrelakoak:

Irakasleak mezu bat bidaltzen du, bere ustez aski argia dena, baina ikasleak beste mezu bat jasotzen du. Irakasleak duenez gelako autoritatea, mezua gaizki ulertzearen “errua” ikaslearena izaten da, ez delako argi egon, ez duelako arreta mantentzen, ez duelako ondo egin nahi, alperra delako,….. Egoerak kanpotik ikusterakoan erraz konturatzen gara egon daitezkeen akatsez, nola hobetu daitezkeen egoerak, nola azaldu hobeto, nola detektatu gaizkiulertzeak,…. baina norbere burua egoeraren barne dagoenean, eta batez ere, geu garenean mezuaren sortzaileak, konturatzen al gara mezua jaso dutenek ulertu duten ala ez? eta irakasle izango garenean, konturatu eta onartzeko prest egongo al gara?

Azkeneko urteetan sarri azaldu digute ikaslearen ezaugarrien arabera jokatu behar dugula, ikaslearen ezaugarrien arabera sortu behar ditugula mezuak, elkarrizketak, dinamikak, jolasak, ariketak, ….. eta gelan ezaugarri ezberdinak dituzten haurrak egonez gero, guztietara moldatu beharko garela. Ikasleak ez badu azladutakoa edota eskatutakoa ulertzen eta irakasleak jarrera estatikoa edo inflexiblea aurkezten badu, ikasleak pentsatuko du berea dela ez-ulertzearen errua, bera dela arraroa, eta honen ondorioz, autoestima eta norbere buruarenganako konfiantza ximurtzen joango da.

Horren harira, gaur egun gertatzen diren eztabaida batzuei begiratuta, irakasleen artean eta baita irakasle eta gurasoen arteko komunikazioa landu eta hobetu behar dela dirudi. Irakasleen artean gaizkiulertzeen ondorioz liskarrak egoten dira, eta guraso eta irakasleen arteko komunikazio faltagak sorrarazita bata bestearenganako konfidantza falta sentitzen da.

Komunikazioa ezinbestekoa da eguneroko bizitzan, familian, lagunartean, lanean….. eta gure kasuan, ikastetxe eta ikasgeletan. Irakasleon lanaren mamia da komunikazioa, hitzezkoa, gorputzezkoa, soinuzkoa,…. kontuz ibili behar gara beraz, nahigabe ere komunikatzen dugunarekin.