Tag Archives: konpetentzia digitala

Urrats bat gehiago

Estandarra

TICen erabilpenari buruz hitz egiten ibili gara gaurko klasean. Lana egiteko aukeratu dugun gaiarekin

lotura zuzena dauka. Oso interesgarria iruditu zaigu Manuel Areak azaldutakoa, gure lana prestatzeko bilatutako informaziorekin harreman estua dauka eta.

IKTak hezkuntzan erabiltzearen helburua konpetentzia digitala lantzea da. Baina zer da zehazki konpetentzia digitala?

– Informazioa bilatzeko eta aukeratzeko gaitasuna.

– Informazio hori ezagutza bihurtzen jakitea  (arazoak planteatu, analizatu eta informazioa era esanguratsu batean interpretatu).

– Espresatzen eta informazioa zabaltzen jakitea. Dokumentuak sortzeko gaitasuna.

– Baloreak lantzea, hau da, informazioa era etiko eta demokratiko baten erabiltzea.

Irakaskuntza beste modu baten ulertzeko beharra azpimarratzen du Manuel Areak:

– Ekintzaren bidez ikasi behar da

– Metodologia konstruktibista baten oinarrituz.

– Talde lana bultzatuz.

– Euskarri ezberdinak erabiliz (analogikoak eta digitalak)

Teoriarekin denok ados gaudela uste dugu, baina praktika oso bestelakoa da. Teoriatik praktikara pasatzeak

ahalegin berezi bat egitea eskatzen digu. Burua zabaldu behar dugu. Gure aurreiritzi eta beldurrak uxatu behar

ditugu. Sormenari bidea zabaldu. Eta ausartu egin behar gara.

Ikaratzen gaituen pausu hori ematen saiatu behar gara. Behin lehenengo urrats hori eginda errazago
etorriko baitira besteak.

AUSARDIA
ZALANTZAK
AURRERAPAUSOA
ELKARLANA