Tag Archives: Metodologia

Metodologia ezberdina

Estandarra


Zergatik ematen digu hainbeste beldurra edo errespetua “ezberdina” hitzak? Irakasgai honetan metodologia ezberdin bat erabiltzeak kezkak eta zalantzak sorrarazten dizkigu, aurrera egiten ez dugunaren sentsazioa daukagu baina, benetan horrela da? Guk ezetz uste dugu. Gure burmuinarentzat askoz erosoagoa da errutinak mantentzea baina lan apur bat eman beharko diogu oso alferra eta nagitsua bihur ez dadin. Hilabete honetan zehar pixkanaka aurrerapausoak eman ditugula argi dago eta oso garrantzitsua dena: guk lortu dugu. Ez digute hau hau eta hau egin behar duzue esan, inbestigatzen utzi gaituzte eta azkenean lorpen handiak eduki ditugu. Harro gaude!

Bestalde, IKT-ak guztiz beharrezkoak eta baliagarriak direnez hezkuntzan, honetan sakontzeko gogoa dugu, etorkizunean irakasle bezala gurasoekin harremantzeko, blog bat sortzeko gure materiala beste irakasleen esku uzteko…

Amaitzeko, Confucioren esaldia utziko dugu hemen:

KONTATU ZIDATEN ETA AHAZTU NUEN

IKUSI NUEN ETA GOGORATU NUEN

EGIN NUEN ETA ULERTU ETA IKASI NUEN

Hitzak:

Frederic

Malgutasuna

Jo ta ke

Eskuzabaltasuna