Azken sarrera

Bideoa

Ikasturte hasieran horrela sentitu ginen irakasgaiaren aurrean. Teknofobiatik gertu….

Hilabete hauetan zehar bilakaera bat izan dugu.

Bilakaera horretan zehar,

BURUHAUSTEAK

 

LORPENAK

DESESPERAZIO UNEAK


POZTASUNAK

URDURITASUNA

BARREAK

BIDEGURUTZEAK

aurkitu ditugu. Orain bizi izan dugun guztiaren balorazioa egiteko ordua heldu da. Eta ahobatez esan dezakegu, POZIK eta HARRO gaude!!!!. Hilabete hauetan zehar erresistentzia eta beldur asko gainditu ditugu, geure buruari irakatsi diogu gauza asko egiteko gai garela. Eta taldean, denok batera, bidean aurki ditzakegun oztopo eta zailtasunei errazago aurre egiteko gaitasuna dugula ikusi dugu.

Pozik eta alai amaitzeko, hemen duzue abesti dibertigarri bat…….

Plazerra izan da zuek guztiokin hiru urte hauek konpartitzea. Ondo ibili eta BIBA ZUEK!!!!

Azken ekarpenak

Estandarra

Azken egun honetan Erretako pizza eta aostera taldeek ekarri zizkiguten azken ekarpenak. Lehenengo taldeak originaltasuna eta kreatibitatea erabili zuen komikien inguruko aurkezpena egiteko. Benetan ikaragarria baita barregarria ere hasierako dramatizazioa. Gainera, oso argia izan zen.Zorionak neskak!Eta eskerrik asko orain programa berri bat ezagutzen baitugu!
Bigarren taldea ez zen atzean geratu. Gai teorikoa zuen, eskola 2.0,hain zuzen ere.Hala ere,praktikatik abiatu ziren eta saiatu ziren ahalik eta era erakargarrienean egiten.Nabarmendu nahi dugu azkenean egin genuen ekintza.Benetan polita!Eta zorionak ere prezia hain ondo dominatzen lortzeagatik!
Zoritxarrez,hau amaitu egin da…

Aurkezpenen hirugarren eguna

Estandarra

Zorionak Lander, Izaskun, Zuriñe, Amaia eta Leire!

Eszenografia bikaina, gu giroan erabat murgiltzea lortu duzue.

Eta teknografiei buruz zer esan? itzela izan da. Bost bizitza,

bost istorio, bost une hunkigarri….. Hitzik gabe utzi gaituzue,

baina sentimenduak azal-azalean.

Argi dago lan handia egin duzuela, teknologia berrien bestelako

erabilpena posiblea dela erakutsi diguzue. Gure sentsazioak, bizipenak,

poztasunak, penak, arazoak, erronkak, zaletasunak… adierazteko

modu izugarri polita ezagutu dugu zuei esker.

 

mila esker

Aurkezpenen bigarren eguna

Estandarra

Gaurkoan hiru talde bikain izan ditugu, Haur Hezkuntza Bilbo, Lau mila kolore eta Kuxkuzeatuz. Hiru taldeek lan handia egin dute eta aurkezpenak horren isla izan dira.

Lehenengo taldeak, Haur Hezkuntza Bilbok, taldearen teknografia aurkeztu digu. Janire, Libe eta Itzalen bizitzako gertaera, sentimendu eta pasadizoak gogoraraziz eta etorkizunerako irakasle identitaea eraiki nahian. Bideoa polita izan da eta egindako muntaia eta irudi eta musikaren konbinaketa bikaina izan da. Gure partehartzea ere bilatu dute eta talde bakoitzari irakasle identitateak sorrarazten dion sentimendua plazaratzea eskatu digute.

Bigarren taldeak, Lau mila kolorek, irakaslearen konpetentziak gaia jorratu du. Egia esan oso gai teorikoa zuten eskuartean baina oso modu originala bilatu dute gaia aurkezteko, azalpen teoriko luzeetan ez erortzeko eta kreatibitatea askatzeko. “Quien quiere ser millonario” telebista programaren formatoa erabili dute IKTen hezkuntza erabilera azaltzeko. Estrategia dibertigarria, ludikoa eta entretenigarria, benetan originala! Lan handia egin dutela iruditu zaigu eta ondorioz emaitza oso positiboa izan da.

Azken taldeak, Kuxkuzeatuz, eskola 2.0 gaia jorratu du. Hain zuzen ere, gelen digitazilizazio prozesuarekiko apostua. Gai teorikoa guztiz eta aurkezpena ere hala izan da, nahiko teorikoa. Eskoa 2.0 zertan datza hitz egin ostean, bai Haur Hezkuntza nahiz Lehen eta Bigarren Hezkuntzan erabiltzen diren esperientzia eta baliabide digital ugari aurkeztu eta azaldu dizkigute; blogak, asmakilo, eTwinning, story jumper… gero etorkizuneko praktikan oso baliagarriak izan ditzazkegunak. Gaia interesgarria iruditu zaigu nahiz eta teorikoegia izan. Baina gelan erabiltzeko eta gure esperientziak beste batzuekin elkarbanatzeko baliabide ugari proposatu dizkigute, gelatan esperientzia berritzaileen alde egiteko apostua.

AURKEZPENAK: ANTSIETATEA GAINDITZEN

Estandarra

Atzo gelakideen lehenengo aurkezpenak izan genituen. Hasi aurretik urduritasuna zen nabari, ebaluazio irizpideak adosten ibili ginen gelan eta horrek antsietatea sortzen digu beti…
Lehenengo taldeak Haur Hezkuntzan teknologien erabilpenei buruzko lana aurkeztu zigun: gaur egungo errealitatea erakutsi ziguten, irakasle ezberdinek teknologia berrien erabilpenari buruz dituzten eritziak, oso ezberdinak beraien artean. Zera ondorioztatu genuen: teknologia berrien erabilpenaren ulerketa zabaldu behar dugula: haurrek erabiltzea ezezik, irakasleek beraien arteko erlazioa eta baita gurasoekiko harremana sakontzeko erabil daitekeela ohartu behar gara. Argigarria!
Bigarren taldeak beraien teknografia aurkeztu ziguten, irakasleek beti buruan izan behar ditugun premisak (MAITAKORTASUNA,M ULERKORTASUNA) eta guk haurtzaro eta gaztaroan izandako esperientziek norainoko eragina izan duten guregan. Unkigarria!
Hirugarren taldeak kurtso hasieran talde bakoitzak bere gain detektatutako erresistentzia eta baloreak gogorarazi zizkigun, antzezlan polit baten bidez. Honek erresistentziak gainditu ditugula ohartarazteko aukera eman digu. Baikorra!
Hirurak lan bikainak izan dira, eta zer esanik ez teknologiaren erabileran eman dituzten aurrerapausoei buruz! Zorionak denei!
                     ANTSIETATEA
                     BAIKORTASUNA
                     UNKIKORTASUNA
                     ARGITASUNA