Oporrak amaitzear

Estandarra

Oporren azken eguna. Bihar berriro unibertsitatera.

Oporren aurretik lan banaketa egin genuen taldekideen artean, 30ko

aurkezpena prestatzeko asmoz. Ideiak argi ditugu, ea klasekideei ondo

azaltzen asmatzen dugun.

Oporrek burua lasaitzeko, argitzeko eta ideiak ordenatzeko balio izan

digute. Bihar berriro elkartu eta lanari ekingo diogu.

null

ATSEDENA

INDARRA HARTU

IDEIAK ORDENATU

AURRERA

Urrats bat gehiago

Estandarra

TICen erabilpenari buruz hitz egiten ibili gara gaurko klasean. Lana egiteko aukeratu dugun gaiarekin

lotura zuzena dauka. Oso interesgarria iruditu zaigu Manuel Areak azaldutakoa, gure lana prestatzeko bilatutako informaziorekin harreman estua dauka eta.

IKTak hezkuntzan erabiltzearen helburua konpetentzia digitala lantzea da. Baina zer da zehazki konpetentzia digitala?

– Informazioa bilatzeko eta aukeratzeko gaitasuna.

– Informazio hori ezagutza bihurtzen jakitea  (arazoak planteatu, analizatu eta informazioa era esanguratsu batean interpretatu).

– Espresatzen eta informazioa zabaltzen jakitea. Dokumentuak sortzeko gaitasuna.

– Baloreak lantzea, hau da, informazioa era etiko eta demokratiko baten erabiltzea.

Irakaskuntza beste modu baten ulertzeko beharra azpimarratzen du Manuel Areak:

– Ekintzaren bidez ikasi behar da

– Metodologia konstruktibista baten oinarrituz.

– Talde lana bultzatuz.

– Euskarri ezberdinak erabiliz (analogikoak eta digitalak)

Teoriarekin denok ados gaudela uste dugu, baina praktika oso bestelakoa da. Teoriatik praktikara pasatzeak

ahalegin berezi bat egitea eskatzen digu. Burua zabaldu behar dugu. Gure aurreiritzi eta beldurrak uxatu behar

ditugu. Sormenari bidea zabaldu. Eta ausartu egin behar gara.

Ikaratzen gaituen pausu hori ematen saiatu behar gara. Behin lehenengo urrats hori eginda errazago
etorriko baitira besteak.

AUSARDIA
ZALANTZAK
AURRERAPAUSOA
ELKARLANA

LANEAN MURGILDUZ

Estandarra

Gaiaren erroak finkatu ditugu Juana Sanchoren Las TIC y la educacion testua irakurri ondoren.

Gaian erabat murgilduta gabiltza eta lanaren oinarri eskema egin dugu, azaldu eta argi geratzea nahi ditugun puntuak aipatuz.

https://docs.google.com/document/d/1iiGrblWdRQBEAhcKN-HNsw9CghWjp-pxemE6E3Edgqg/edit

Aurkezpenari begira, baliabide ezberdinak trasteatzen ari gara:

– Edugloster

– Prezi

– Bideo errezak egiteko programa bat.

– Dinamika bat sortzea, dramatizazioa erabiliz.

 

Informazioz gainezka

Estandarra

 

 

Gure gaian sakontzen ibili gara gaur. Informazio asko dugu eskura, baina ez da erraza guztia antolatzea.

Lehenengo eta behin ideia batzuk aukeratu nahi ditugu. Gaia hobeto ulertzen lagunduko diguten lau ideia.

Gure klasekideekin konpartitu nahi ditugun lau ideia.

Ondoren, lau ideia horiei forma eman beharko diegu. Zein tresna erabili ideia horietako bakoitza gelan aurkezteko?

Programa batzuekin trasteatzen ibili gara, bufff….., ez da lan erraza. Egiteko asko dugu eta denbora gutxi hori guztia garatzeko.

Baina ez gaitezen larritu. Arnasa hartu eta astiro astiro, pausuz pausu joango gara.

Gaurkoa abiapuntua baino ez da izan. Datorren astean gure lana zelan doan kontatuko dizuegu. Hurrengo egunak hausnarketa eta antolaketa egunak izango dira. Lortuko dugu.

 

INFORMATZEN

SAIATZEN

ZURRUNBILOA

TRASTEATZEN

TIC ala TAC?

Bideoa

Lana egiteko aukeratu dugun gaia hauxe da: TIC ala TAC irakaskuntzan

Bi kontzepzio hauen inguruko eztabaida piztuta dago irakaskuntza munduan.
TICen aldekoek teknologia berrien alde informatikoari, eta tresna berri hauek menperatzeari
garrantzia ematen dioten bitartean, TACen aldekoek metodologian jartzen dute indarra.

Teknologia berriak bai, baina nola eta zertarako erabili gela barruan?

Bideo hau lanaren abiapuntu moduan interesgarria iruditu zaigu.

TEKNOLOGIA ala METODOLOGIA?