Tag Archives: hezkuntza-teknologia

“Introducción a la Tecnología Educativa” Manuel Area

Estandarra

Informazioaren gizartea, teknologiak eta hezkuntza

Hirugarren iraultza industrialean sartu gara bete-betean. Teknologia berrien zabalkunde izugarri honek ondorio onak (komunikazioa erraztu, informazioa eskuragarri, partehartze soziala ugaritu, zerbitzuen kalitatea eta eraginkortasuna hobetu…) eta txarrak (teknologiarekiko erabateko menpekotasuna, hegemonia kulturala, orban digitala, kontrol soziala areagotu…) izan ditu. Hezkuntza arloan ere arazo eta erronka berriak sortu dira IKTen ondorioz. Arazoen artean, aldaketa etengabeen aurrean egokitzeko zailtasunak (analfabeto digitalak) eta kultura inpresoaren antolakuntza linealaren apurketa aipa ditzakegu. Hezkuntzaren helburuak eta metodoak berregituratu beharra dago. IKTak eskola sisteman eta kulturan nola integratu da aurrean dugun erronkarik handiena. Horretarako ezinbestekoa izango da sujetoen kualifikazioan lan sakona egitea,ikasleak informazioaren kudeaketan trebatzea eta Ikasketa birtualen komunitateak sortzea.

Hezkunta teknologia disziplina pedagogiko moduan

Hezkuntza Teknologia disziplina pedagogikoak garapen handia izan du 40. hamarkadatik hona. Mende berriarekin batera Hezkuntza Teknologiaren birformulazioa gertatu da:
“Hezkuntza Teknologia eremu pedagogiko intelektuala da. Bere aztergaia, informazioaren eta komunikabideen teknologia da, beti ere hezkuntza testuinguru ezberdinetan kultura eta ezagutza gureganatzeko adierazpen eta zabalkunde moduan ulertuta”.
Hauexek dira Hezkuntza Teknologiaren lan ildoak gaur egun:
– IKTak eskola hezkuntzan
– IKTak unibertsitatean
– IKTak hezkuntza ez formalean
– Giza komunikabideak eta irakaskuntza
– Hezkuntza, teknologiak eta kultura
– Software hezitzaile eta material didaktikoen garapena
liburuaren azala
Introducción a la Tecnología Educativa liburua

Hitz gakoak
TEKNOLOGIA BERRIEN IRAULTZA
INFORMAZIOAREN KUDEAKETA
TREBAKUNTZA
ELKARREKINTZA
KULTURA ETA EZAGUTZA GUREGANATZEKO MODUA

Gure galderak
Zelan motibatu erabiltzaileak, teknologia berriek eskaintzen dizkiguten abantaila/desabantailen kontzientzia har dezaten?
Hezkuntza Teknologiaren teorizazioa praktikara zelan eraman? (teorikoegia iruditu zaigu)

Gure beharrak
– Oso inportantea iruditzen zaigu IKTen abantaila eta arriskuen berri izatea. Baina zelan egin lan hori modu pedagogiko baten, moralismo errazean erori barik?
– Guretzat Hezkuntza Teknologia termino berria da. Artikulu hau irakurtzea lehenengo hurbilpen bat baino ez da izan, eta oraindik gaian sakontzeko beharra ikusten dugu.
– Tekonologia berrien inguruan jasotzen ari garen informazio zaparradaren aurrean, nondik bideratu gure ikerketa edota formakuntza? Apur bat gaindituta sentitzen gara.
– Oraindik zalantza handiak ditugu Haur Hezkuntzan teknologia berrien erabilpenaren inguruan. Badakigu bidearen hasieran gaudela, erabilpen praktikoak aurkituko al ditugu?

Gaian sakontzeko
Las ‘TIC/TAC’: de las tecnologías de la información y comunicación a las tecnologías del aprendizaje y del conocimiento. ROSER LOZANO.

Las TIC en educación. JOSE RAMON GOMEZ

TIC en educación. ¿Qué debemos hacer? JAIRO ALBERTO GALINDO CUESTA